Mystikal

Smiley face

Mystikal

Category Produkzioak
Urtea 2010
Iraupena 90 mins.
Herrialdea Espainia
Zuzendaria Angel Alonso
Produktorea Dibulitoon Studio
Gidoia Joan Álvarez
Musika Joseba Beristain

Fantasiazko Erdi Aro batean kokaturik, Mystikal abentura zoro baten kontakizuna da: Eldyn azti ikasle trakets eta xaloa da.

Hark eragindako akats txiki bat dela kausa, gaitzik larrienak berriro mundu osoan zehar hedatzeko arrisku bizia dago. Kalapitarik kalapitatsuena saihestearren, eta kaltea berak eragin duenez gero, gorabeheraz josiriko bidaiari ekingo dio, Fira, bizimodu katramilatsua daraman basoko ninfa ñimiñoa, lagun duela. Bidean adiskideak topatuko dituzte, bai eta hain adiskide ez direnak ere, eta beren buruak ere hobeki ezagutuko dituzte, barrenean gordetzen zituzten ezusteko altxor miragarriak eta guzti.