Cristobal Molón

Cristobal Molón
Category | Produkzioak |
Urtea | 2006 |
Iraupena | 70 mins. |
Herrialdea | Espainia |
Zuzendaria | Íñigo Berasategi, Aitor Arregi |
Produktorea | Irusoin, Dibulitoon Studio |
Gidoia | Joanes Urkixo |
Musika | Pascal Gaigne |
Intsektuen egutegian 1512. urtea denean, mundu horretan funtsezko zerbait aldatzen ari dela esan daiteke. Pinzón I. erregea hil orduko, tronua haren seme ganoragabe Pinzón II.aren esku geratu da; hots, haren esku ez, eskumakilarena egin behar lukeen baina benetan agintea duen gobernariaren esku baizik; izan ere, errege txepelak berehala nozituko du haren handinahi neurrigabea. Destruzziok, maltzurraren maltzurrez, Ilargira bidaiatzea proposatu dio, bertan erregeren aurpegia zizelkatuko delakoan.
Hartara, Cristóbal Molón ustezko deskubritzailea bidaliko du espedizioaren buru, Carabix ederra lagun duela.