Aita, Zonbi bat naiz

Aita, Zonbi bat naiz
Category | Produkzioak |
Urtea | 2003 |
Iraupena | 80 mins. |
Herrialdea | Spain |
Zuzendaria | Ricardo Ramón, Joan Espinach |
Produktorea | Digital Dreams, Films, Abra Prod. |
Gidoia | Daniel Torres |
Musika | Manel Gil-Inglada |
Gurasoen dibortzio traumatikotik bost urte igaro direnean, Dixie neska nerabe mukerra bihurtuta dago, bizi den mundutik ihes egin beste gogorik ez duena. Izate barnerakoi eta gotiko itxuragatik, eskolan "Zonbia" ezizena jarri eta txantxa egiten diote.
Dixiek gorroto du mundua, eta munduak, antza, bera du gorroto... Horregatik, etsipenezko zoraldi batek hartuta, gau batean neska ihesi doa ekaitzaren pean, istripu latza jasan arte. Ondorioz ustekabeko errealitate batean itzarri eta mundu kezkagarri batean dagoela konturatuko da...