¿Zer da?

Dibulitoon Studio SL nazio barruan zein nazioartean ospe handiko ikus-entzunezkoen ekoizte-etxe independente bat da, lanean 1991n abiatu zena. Hiru negozio-bide jorratzen ditu: Jokoak, Ikus-entzunezkoen produkzioa eta Liburugintza; hiruon artean, zinemagintza da jardunbide gailena.

Azken teknologiak eta animazio-teknikak darabiltzaten animaziozko film luzeak dira enpresaren berezitasuna, eta bere produkzioak gauzatzen ematen du denbora eta ahalegin gehiena.

Dibulitoon Studio aspaldi honetan gero eta sendoago finkatu da animaziozko film luzeen espainiar merkatuan; dagoeneko egilerik oparoenetakoa denez, telebista nagusiei helarazten dizkie marrazki bizidunetako filmak, dokumentalak, animazioak eta telesailak, haietako asko eta asko telebista nazionalotan arrakasta handikoak direnak.

Balioak

Honako hauek ditu balio gorenak: teknika eta diseinu berritzaileenak, plazaratu orduko, eskuratzea; produktu guztien eta batbederaren kalitatea; emaitzei darien magia eta irudimena, eta transmititzen duen konfiantza. Hartara, punta-puntako teknologia baliatzen du irudiaren produkzio-ondokoa lantzeko tenorean; horren guzti horren adierazgarri, haren filmak, 50 herrialde baino gehiagotan ikusgai daudenak.

¿Nor Gara?

Dibulitoon Studio enpresaren jardun nagusia bere OWS animazio-estudioan bertan gauzatzen da, bere ikus-entzunezkoen produkzioan, gauzatu ere. Dibulitoon Studio 1991n sortu zen. Lehendabiziko hamar urteetan, hainbat produkzio-arlo jorratu du, hala nola, telesailak. Halaber, honezkero nazioarteko merkatuan hedatutako europar enpresa askoren produkzioak ere gauzatu edo gauzatzen lagundu du.

Pribatasun Politika APP